Andrés Sola Ollo · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Andrés Sola Ollo

"INOIZ EZ DUGU BEHAR BEZAIN BESTE ESKERTUKO JOSÉ IGNACIO SANZ”

GALDERA. Zein lorpenez zaude harroago hogei urte hauetan?
ERANTZUNA. NILSA bezalako proiektu bat zuzentzeak emandako gozamen momentuak erantzun batean laburbiltzea oso zaila da. Hondakin-urak arazteko 91/271 Direktibak ezartzen zuen epea, 2005ean bete zuen Espainiako eskualde bakarra Nafarroan izatea esango nuke agian, bai eta Arazuriko araztegian fase biologikoa martxan jartzeari loturiko beste mugarri batzuk, edo Tuterako araztegiari loturikoak, Europar Batasunetik zetozen funtsekin finantzaturik. NILSAtik sustatu diren beste bi proiektu adierazgarri, Ibai Parkea –orain Iruñerriko Mankomunitatetik kudeatua- eta Hondakin Partzuergoa, beti daude nire oroimenean hondakin-uren arazte arloko lorpenekin batera. Ahaztu gabe, noski, beste barne aferak, NILSAko pertsonei lotuak, hala nola 2008an ezarritako ordainsari sistema berria, Genero Berdintasun plana eta, noski, pertsona bakoitzaren enpleguaren finkatzea. Gerente izateaz gain, langileriako beteranoetako bat izanik gainera, lan talde osoaren ibilbide pertsonal eta profesionalak ikusi ditut.

GALDERA. Zer eman diezaiokezu taldeari zure posizio berritik? 
ERANTZUNA
. NILSAn nire jatorrizko ardura esparrua, alor ekonomiko-finantzarioari loturik zegoen. Une honetan ardura horren zati bat hartu dut, planifikazio estrategikoaren garapenean eta kudeaketa sisteman gauzaturik, NILSAk 2004tik ezarrita duen EFQM ereduan oinarriturik. Zentzu horretan, nire lan ahalmena eta nire ezagutza eta zuzendaritzan esperientzia eskaini nahiko nituzke, gerente berriarentzako baliotsua izan daitekeen ikuspegi globala eman baitezake, eta azken finean, NILSArentzako ere. 

GALDERA. 1995ean, José Ignacio Sanzen lekukoa jaso zenuen. Orain eman egin duzu. Hartzean edo uztean sufritzen da gehiago? 
ERANTZUNA. Utz iezaidazu azpimarratzen NILSA osatzen dugun pertsonak inoiz ez dugula behar bezain beste eskertuko José Ignacio Sanz bezalako norbait, 1989-1995 artean gerente zena, baina, ezeren gainetik, estrategia guztiaren diseinatzaile Nafarroako Gobernuaren baitan aurreko urteetan eta proiektuaren “alma mater”. Niretzako ohore handia izan zen gerentziaren lekukoa bere eskutik jasotzea eta saminki sentitu nuen bere galera 2014ko azaroan. Bere beste proiektuekin batera, uste dut NILSA Nafarroa osoarentzako bere ondare handia dela. Bestalde, lekukoa uztea ez da erraza ikuspuntu profesionaletik, hainbat gai bukatu gabe dituzula sentitzen duzu, amaitzeko eta, logikoki, beste batzuk hasteko… Baina esan behar dut Administraritza Kontseiluko presidentea eta gerenteak oso erraz jarri didatela. Aitortu beharra dut ere: batzuetan neure buruari esaten diot, hogei urteren ondoren, atsedenaldi bat merezia duda, ez? [Barreak]. 

GALDERA. Zer egin izana gustatuko litzaizuke eta ez duzu egin denbora falta dela eta? 
ERANTZUNA. Proiektu mordoa: NILSAtik hondakinen kudeaketa anbizio handiagorekin garatzetik, EFQM kudeaketa sistemaren aitorpen publiko bat lortzeraino, unibertsitateekin elkarlanean hondakin-uren arazte teknologia zentro baten sustapenetik pasaz. Barne mailan, NILSAko pertsonen kudeaketa arduraldi handiagoarekin lantzea gustatuko litzaidake, alor zuzendarien lidergo papera sendotuz eta estrategia plan osatu bat definituz. 

GALDERA. Gauzak beste modu batean egingo zenituzke orain beste ikuspuntu batetik atzera begira dezakezula? 
ERANTZUNA. Beti uste dugu gauzak beste modu batean egin zitezkeela atzera begiratzen dugunean. Baina, pertsonalki, ‘atzerako ispilutik’ gehiegi ez begiratzen saiatzen naiz. Egoerak etengabe aldatzen dira, ezagutza eta esperientzia pertsonala ere eta, azken finean, inoiz ez dugu birritan ibai berdina ikusten. Zintzoagoa iruditzen zait, norberarekiko eta gainontzekoekiko, une bakoitzean hartzen dituzun erabakiak arrazoitu eta justifikatu ahal izatea eta, ezeren gainetik, egunero kontzientzia lasai sentitzea. 

GALDERA. Zer nolako NILSA irudikatzen duzu hamar urte barru?   
ERANTZUNA. Proiektuak pertsonen gainetik egon behar dutela uste dudala abiapuntutzat hartuz, oso handiustea lirudike nire aldetik NILSA hamar urte barru nolakoa izango denaren iritzia ematea, baina erakunde bat zuzentzen duten pertsonek hari bere nortasunaren arrasoa uzten diotenaren nire iritzia agerian utzi nahiko nuke. Zentzu horretan, gerente berriak NILSAren ezaugarriak aldatuko ditu eta, nire eraginarekin hogei urteren ondoren, erakunde berri baten aurrean egongo gara. Edozein kasutan, etorkizunaren bistaratzeak gainezka egiten nauen arren, konbentzituta nago NILSA proiektu itxaropentsua eta erabilgarria izaten garraituko duela toki erakundeentzako, Gobernuarentzako, bere langileentzako eta gizartearentzako orokorrean.

GALDERA. Zure ustez, NILSAk dituen hiru puntu sendo. 
ERANTZUNA. Eskematikoki, 25 urte baino gehiagoko bere kudeaketa ibilbide bikain eta zorrotza, toki erakundeentzako oinarrizko azpiegituren kudeaketaren bere orientazio estrategikoa eta, noski, bere lan taldearen kualifikazio eta profesionaltasun handia. 

GALDERA. Eta hiru ahul. 
ERANTZUNA. Zaila egiten zait ahultasunak nabarmentzea, baina ausartuko nintzateke esatera NILSAn, bere ibilbide bikainarekin batera, zurruntasun arrastoak daudela, kudeaketaren zorroztasunak berak eraginak, bai eta aldaketei nolabaiteko beldurra. Hau da, uste dut oso ongi egiten dugula egiten duguna, baina asko kostatzen zaigula erronka berriei heltzea.