Iñaki Urrizalki Oroz · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Iñaki Urrizalki Oroz

"ERRONKA BADA ERE, NILSA-N HOBETU BEHAR DUGU”

GALDERA. Zeintzuk dira enpresa helburu nagusiak datozen urteetarako?  
ERANTZUNA. Lehenik, bikaintasunaren bidetik aurrera egiten saiatu behar da. Arlo honetan gauza nahiko egin dira baina horiek bukatzea falta da. NILSA bezalako enpresa ondu batek bikaintasuna bere bizimodu egin behar du. 

Honi loturik, gure etorkizuna planifikatu eta gure jarduna diren arloetan egiten diren planifikazioetan elkarlanean aritu behar dugu. Planifikaziorik gabe ez dago funtzionamendu logikarik, horrek, azkenean, kaosa dakarrelarik. Gauzak ongi egin direla uste dudan arren, pixka bat hausnartzera gelditzeak merezi duela uste dut. Begirada atzera bota eta, zalantza izpirik gabe, egin ditugun akatsetatik ikastea. Haiek onartzea ez da ez ahultasun bat ez beldurgabekeria bat ez gutxiespen bat. Akatsetatik libre dagoela uste duenak (ni lehena) bete betean dago oker. 

Nire azken helburu nagusia, enpresari eta bere betebeharrei ingurumen-arrasto handiagoa uztea da. Honetan ere modu nabarmenean aurrera egitea nahiko nuke. 

GALDERA. Giza taldea dela eta, barnetik… norantzako bilakaera nahiko zenuke? 
ERANTZUNA. Talde bateratua ikusten dut, bere lanean sinisten duena, eta harekin gozatzen duena ere. Horren buru egon nahiko nuke eta sektore publikoan lan egitearen harrotasuna eta ingurumenean lan egitearen pasioa handitzea. 

GALDERA. Nola ikusten zenuen NILSA kanpotik? Zer nolako hautematea zenekarren bere gerentzia hartu aurretik? 
ERANTZUNA. Nafarroa saneamenduari konponbidea ematen eta hondakin-uren araztean komunitate autonomo aitzindaria izan da, eta NILSA lan horretan funtsezko elementuetako bat izan da. Sektorean NILSA erreferentziazko enpresatzat genuen. 

GALDERA. Aldatu al da, orain barruan zaudela? 
ERANTZUNA. Jakina da barrutik gauzak, kanpotik ikusten dituzunaren era ezberdinean ikusten direla. Baina oinarrizko perzeptzioa berbera edo antzekoa izaten jarraitzen du. Horrek erronka handitzen du. Enpresa lider eta ospedun baten gerentzia hartzea erraza dela irudituko du. Baina goian zaudenean errazena erortzea edo, zorte onez, berdin geratzea da. Hori ez dago nire asmoetan: erronka bada ere, hobetu behar dugu. 

GALDERA. Zer nolako NILSA irudikatzen duzu hamar urte barru? 
ERANTZUNA. Zaila egiten zait proiekzio hau egitea hain mundu aldakorrean, hain hegakorra ere, eta sektore publikoari eragiten dion zailtasun zehatzarekin. Edozein kasutan, NILSA ingurumen azpiegitura publikoen sektorean erreferentziazko enpresa publikoa izaten jarraituko duenaren konfiantza dut, geroz eta profesionalizatuagoa, eta ausartuko naiz aurreratzera, geroz eta ardura gehiagorekin eta jarduera alor gehiagorekin. 

GALDERA. Nola nahiko zenuke NILSA kanpoaldera proiektatzea?
ERANTZUNA. Nafarroako Gobernuaren mendeko enpresa publiko moduan oso garrantzitsuak diren konpetentziak kudeatuz (saneamendua eta hondakin-uren arazketa, bai eta hondakinak), Gobernuaren beraren zuzendaritzapean eta beste erakundeekin elkarlanean, hala nola mankomunitateak eta udalak. Eta hau eraginkortasun maximoarekin egiten dugu: baliabide publikoak ahal den era onenean gastatzen ditugu.  

GALDERA. Zure ustez, NILSAk dituen hiru puntu sendo.
ERANTZUNA. Lehena, zalantzarik gabe, langileak, enpresako emakume eta gizonak. Maiuskulekin. Bigarrena funtzionatzen duen eredua da. Nafarroako Gobernuaren mende dagoen enpresa publikoa eta Administraritzaren seriotasuna eta enpresa pribatu baten bizitasuna bateratzen dituena. Eta finantza tresnak, hala nola saneamendu kanona, ekonomia beherakada uneetan inbertsioekin eta jada eginak dauden azpiegituren ustiapenarekin  jarraitzea ahalbidetzen baitute.

Azkenik, NILSAko erabakitze organoetan Nafarroako Gobernua eta toki erakundeak ordezkaturik egotearen garrantzia nabarmenduko nuke. Honek proiektuari sendotasuna ematen dio. Ez baita alferrikakoa NILSA 30 urteko bidean egotea. 

GALDERA. Eta hiru ahul.
ERANTZUNA. Puntu ahul baino, hobekuntza aukeraz hitz egingo nuke. Lehena, beste erakundeekin koordinazioa hobetzearen beharra da, Gobernuarekin berarekin hasiz. Eguneroko bizkortasunak gainezka egin eta egiten ari dituzun gauzei buruz beste erakundeak informatzeko denborarik aurkitu ezin gabiltza batzuetan. 

Bigarrena komunikazioa da. NILSAk komunikazio profil ertaina du, asko jota. Ez da gure asmoa hiritargoaren ehuneko ehunak gu ezagutzea. Nafarroako Gobernuaren elkarte publiko bat gara toki erakundeak ordezkaturik daudelarik ere, eta gure lekua, ziurrenik, ez da oso gailena izan behar. Baina ‘zer’ eta ez hainbeste ‘nor’ hobe transmititzen ikasi beharra dugu. Hau da, oso garrantzitsua da ongi azaltzea zer egiten dugun eta zertan gastatzen dugun diru publikoa. Osotara, saneamendua/arazketa eta hiri hondakin solidoak gehituz, ia 40 milioi euro urtean kudeatzen ditugu. Funtsezkoa da hiritarrek jakitea oinarrizko zerbitze batean gastatzen duela dirua eta zerbitzu hori modu profesional eta eraginkorrean burutzen dela. 

Azkena, aurrekoari lotuta, ingurumen alorrean ohitura eta usadio zuzenen inguruan hiritarrak sentsibilizatzeko beste erakundeekin elkarlanean aritzea da. Ura era arduratsuan kontsumitu eta ez xahutzearen garrantzia transmititzeaz ari gara, komuna zabortegi moduan ez erabiltzearena edo hondakinak etxean bereiztearena. Etengabeko lana da baina esker onekoa, orokorrean hiritarrek erantzuten baitute. Baina ez da erraz. Informazioak modu esponentzialean egiten du gora eta merkatu honetan borroka geroz eta zailagoa da. Etorkizuna, aspektu honetan, haurretan datza.