Obren sustapena eta exekuzioa · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2016
Obren sustapena eta exekuzioa

OBREN SUSTAPENA ETA EXEKUZIOA

NILSAn Proiektu eta Obren arlo bat dago, eta hura arduratzen da egiten ditugun eraikuntza-jarduketa guztiak idatzi, gainbegiratu eta bukatzeaz. 2016an zehar, beste lan batzuk ere garatu ditu, hala nola toki entitateentzako beste aholkularitza-lan batzuk, eta proiektu estrategikoak bultzatzen ere lagundu du. 

Bestalde, gero eta gehiago baitira NILSAk kudeatutako plantak, beharrezkoa da haietako batzuetan lanak egitea, iaz Zangoza eta Valtierrarekin gertatu bezalaxe. Beste alde batetik eta jarduketa-lerro nagusi gisa, 2012-2018 plan estrategikoan ezarritakoari jarraitzen zaio: aurreikusten da aldi horretan bukatuko dela 250 biztanletik gorako araztegien exekuzioa, eta, gainera, hasi eginen dira 100 eta 250 biztanle bitarteko herrietako araztegien exekuzio-lanak.

Joan den urtean zehar, bukatu egin genituen honako obra hauek guztiak: Artieda, Irañeta, Murelu-Longida, Erro, Figarol, Ezkaroze, Billabeta, Muzki, El Cubo (Behe-Arga) eta Zalaingo (Bera) industrialdearen konexioak, Etxarriko bidea, Olaztiko erreforma eta Izabako birmoldatze-lana (bigarren fasea).

Bestalde, 2016an abian jarri ziren honako konexio hauek: Alkerdi auzoa (Urdazubi), eta Beintza-Labaien, Urrotz, Artieda eta Irañetako araztegiak. Gainera, NILSAk Irantzu ibaiaren erdiko ibilguko hondakin-uren instalazioa eman zion Jurramendiko Mankomunitateari, eta elkarlanean aritu zen Iruñerriko Mankomunitatearekin Arazuriko araztegiko lohien lodigailuetako erreformetan, baita plantarako bidearen erreformetan ere. Mairagako Mankomunitatearen esparruan, Etxagueko tratamendu-plantaren exekuzioa bukatu genuen.