Aldaketa garaiak ere hezkuntzan · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Actividad "Memoria del agua" en Estella-Lizarra

ALDAKETA GARAIAK ERE HEZKUNTZAN

Hezkuntza-kanpaina 2015eko uztailean berritu zen, eskaintzaren handitzea ekarriz: orain urte natural osoan zehar funtzionatzen du, asteburuak barne, eta publiko zabalagoak hartzen ditu, haurtzaindegietatik zahar egoitzetaraino. 

2015eko azaroan gure ate-ireki lehen jardunaldia egin genuen ere, Lizarrako araztegian, urtebeteko maiztasuna edukiko duelarik. Jarduera berri eta dinamikoak, orain arte garatzen genituenetara gehituz eta dohainik izaten jarraituko dute eta hiru hizkuntzatan; ingelera, euskara eta gaztelera. 

Parte hartzeko gutxieneko adina zero urtekoa da: haurtxoekin haurtzaindegietan lanean hasi gara, Izarbeibarko mankomunitatearekin batera egindako ekimen aitzindari batean, pixkanaka hedatzen joango delarik. Eta ez du mugarik: laurogeita hamar eta ehun urtetik gorako zaharrekin egiten dugu lan kasua denean, zahar egoitzetan eta eguneko zentro geriatrikoetan tailerrak ematen hasi baikara ere. Uraren Oroitzapenak izena daraman jarduera hau, eskaintza berrian indar gehien jaso duena izan da, bai eskaeraren aldetik, gorakoa baita, bai partehartzaileen gogobetetasunaren aldetik ere behin jarduera amaitzean.

2015eko uda erabat eraginkorrak izan ginen gure lehen uda izan zen eta uztaila, abuztua eta irailean zehar jarduera ugari antolatu genituen udalak, oinarriko gizarte zerbitzuak, bizilagun elkarteak, ludotekak eta kanpamentu antolatzaileak kontaktatu ondoren. Zehazki, 25 tailer burutu genituen, 388 pertsonek parte hartuz. Gainera, eskola adineko jendartearekin ibaiaren inguruko jardueren 8 saio egin genituen, eta araztegiak behin baino gehiagotan bisitatu genituen, errepikatuko zutela ziurtatu zigun Tasubinsako talde bat barne.

Udazkenean, 64 jarduera saioa egin genituen: tailerrak, araztegietara bisitak eta ibaiaren inguruko jarduerak. Horrela, 2015eko bigarren seihilekoan, 1.321 partehartzaile izan ziren hezkuntza programa egin zutenak.

Interesa duten pertsonen gorakada heziketa eskaintzaren gorakari paraleloa dela frogatzen ari da, horregatik argi dugu, zenbakien babes ukaezinarekin, hazten jarraitzen ari garela eta norabide zuzenean.