NILSAk bere ateak irekiak ditu Nafarroan nola arazten den ezagutu nahi duen pertsona orori, elkarte edo talde moduan eskatzea beharrezkoa izan gabe. Edozein pertsona zuzendu daiteke telefono bidez edo modu digitalean hezkuntza taldeari informazioa eskatu eta izen emateko.
Araztegi guztiak bisitatzeko prestaturik daude, hori bai: modu programatu eta zaintzapekoan. Ez da beharrezkoa ikaslea edo adin nagusikoa izatea, ez eta taldean joatea edo beste edozein baldintza: gogoak, interesa, jakinmina besterik ez dira behar. Motibazioa eduki, azken finean. Gainontzeko NILSAn jartzen dugu.
Zahar egoitzetan hitzaldiak, zero eta hamar urte bitarteko umeentzako tailerrak ikasgelan, desgaitasun motaren bat duten pertsonentzako egokitutako material eta bisitak, jubilatu taldeentzako, familientzako ate irekien jardunadiak, asteburuetan jardunaldiak, hitzaldiak geriatriko eta eguneko egoitzetan… Hezkuntza kanpaina anitza eskaintzen dugu, kasu zehatz bakoitzari egokitua, hirueleduna (gaztelera, euskara eta ingelera) eta dohainik. Ez da ezer ordaindu behar, ez da ezer bete behar, ez da publiko zehatz bate profilera egokitu behar… izen eman besterik ez.
Kontaktu zenbakiak honakoak dira: 948 79 56 00 eta 948 79 56 01. Ordutegia astelehenetik ostiralera 8.00etatik 17.00etara. gainera, eskabideak egin daitezke ere NILSAren web orrialdeko ingurumen hezkuntza atalaren bitartez. Atal horretan hezkuntza eskaintza guztia agertzen da, lehen kontaktua hartzeko.
Hiru mila pertsona baino gehiagok gozatu zuten ikasten. Hemen klik eginez ikusi ditzakezu. Ondoren… Animatu zaitez zu ere!