Bideen garbiketa · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Es importante que todos los desperdicios vayan al contenedor correspondiente

Bideen garbiketa

Kalea denona da eta horregatik zaborren bilketa publiko eta bideen garbiketa zerbitzu batzuk ditu. Hala ere, zerbitzu hauek ezin dute edozein hondakin mota jaso dezakeen makina guztiahaldun bat bezala jardun, hondakin batzuk bukatu behar ez duten lekuan bukatzen baitute nahiz eta zerbitzuak asko ahalegindu. Adibidez, zigarro puntek eta tabako kutxatilek estoldetan amaitzen dute. Eta hortik, herriko ur jasotze sistemara araztegiraino. Honek dakartzan eragozpen guztiekin eta zergatik ez den WCtik ezer bota behar azaltzen den atalean aipatu ditugun berberak direlarik. 

Horregatik beharrezkoa da kalera ezer ez botatzea, beti zaborrontziak edo edukiontzi zehatzak erabiltzea, autoko hautsontzia bide publikoan ez hustutzea, etxeko leihotik ezer ez botatzea, txiklea lurrera botatzea ekiditea, zakurraren gorotzak jasotzea lorategi publikoetan paseatzen badugu, eta kalera zaborra botatzea dakarren edozein beste ekintza, ziurrenik herriko ur sareetan bukatuko baitu eta hortik araztegira. Edo, beste kasu batean, “kutsadura zehaztugabea” deiturikoa izango da, hemendik eta handik jatorri zehatzik gabe bota diren hondakinak alegia, errepideen areketan, ur hodibideetan, hirien industrialde perimetroetan amaituz, denok poltsa, plastiko, hontzi, kartoi eta abarrez gainezka ikusi ditugun bezala.