Lixiba, hodiak libratzeko soda kaustikoa, kristal-garbigarria, zoruetarako argizaria, distira-emaileak, zilar eta beste metaletarako garbigarriak, itsasgarriak, paretetarako pintura, altzarientzako bernizak eta beste edozein garbiketa produktu uraren kalitatearentzako mehatxua izan ohi dira. Lehenik, dituzten osagarri kimiko ehuneko handiagatik, beti uraren parametroak aldatzen baitituzte, eta bigarrenik, kutsadura hau tratatzea oso zaila delako eta, batzuetan, ezinezkoa.
Etxe bat, bulego bat, nabe bat, kotxe bat edo garaje bat garbitzea saihestezina dela dakigu. Baina ingurumenean duen eragina minimizatzea da saihestezina ez dena. Horregatik, edozein produktu hondar puntu garbi batean entregatu daiteke eta horrela egin behar da: ez hodietara bota. Ezta ere –adi- zabor organikoaren edukiontzira, puntu garbira baizik. Errefusaren edukiontzian amaituko balu gainontzeko zaborra eta ondoko lixibiatuak -hondakinen deskonposiziotik sortzen den likidoa-kutsatuko lituzke, lurrera isuri daitezkeelarik, hura kutsatuz, erosionatuz, akuifero edo iturburu bat, erreka bat edo edozein beste espazio naturalera iritsiz.
Produktu hauen sorta ekologikoa erabiltzea gomendatzen dugu ere, garestiagoak eta distribuzio saltoki handietan aurkitzeko zailagoak izan arren, ingurumenarekin konprometiturik dauden hiritarren erosketa-saskian geroz eta gehiago ikusten ari baitira. Marka ekologikoak kontsumitzea, ingurumenari bere errespetua ziurtatzen dutenak, denek egin ezin duten aparteko keinua da, baina nahi duenak eta ahal duenak denon onurarako egingo duena.
Eta azkenik, beti kontsumitu daiteke gutxiago. Kopuru gutxiagorekin garbitu, dosiak gehiago aprobetxatu, ontzi handiagoak erosi gutxienez ontziarekin ez kutsatzeko –ontzi txikien plastikoen ugaritzea izurrite ekologiko dimentsioa hartzen hasi da-, edo produktu bera helburu ezberdinetarako erabili.