Hondakinak hustubideetatik · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Los desperdicios tirados al WC ocasionan muchos problemas en tuberías y colectores

HONDAKINAK HUSTUBIDEETATIK

Gauzak ohituragatik egiten ditugu. Baina ohitura txarrek intentzio txarrek bezain beste edo gehiago ere suntsitu ditzakete gauzak. Horregatik, kontu handia eduki behar da saihesteko. 

Zigarro puntak, esparatrapuak, tiritak, konpresak, pixoihalak, kotoi-zotzak, moztutako azkazalak, ileak, janari hondarrak, botika hondarrak eta egunero erabiltzen ditugun edozein gauza WCra botatzea, gauzak egiteko modu okerra da. Lehenik hodiak buxatu eta hondatu daitezkeelako eta, bigarrenik, solido guzti horiek zaborrera joan beharko liratekelako, hondakin organikoaren edukiontzira. Hondakin horiek araztegira iristen direnean uraren tratamendu prozesua buxatzen dute, eraginkortasuna murriztuz hura ahulduz, horregatik instalazioek energia gehiago gastatzen dute eta matxura gehiago dituzte ekipo elektromekanikoetan.  

Gastu hauek ez dute eragin zuzenik uraren ordainagirian, saneamendu kanona barne baitu, baina kontutan izan behar da denon diruarekin egin den prozesu bat hondatzen ari garela. Eta prozesua ez galarazteko hainbat eta gehiago laguntzen badugu, helburu hobea edukiko duela denon diruak, inoiz apurtu behar ez zena konpontzeko erabili ordez.  

Horrela komuna zaborrontzia izango balitz bezala erabiltzeko ohitura txarra utzi behar da. Hondakinek edukiontzi iraunkor bat dute pertsona bakoitzaren etxetik oso gertu, horrela ez da ezer kostatzen poltsa batean sartu eta, deskonposizioa edo usain txarra dela eta etxetik ateratzea premiazkoa bada,  edukiontziraino eramatea. 

WCtik edozer gauza botatzea gure etxearen hodientzako baldarkeria bat da eta orotara arazte sistemarentzako eragozpen bat.