Ibai parkeak · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Ibai parkeak

Ibai parkeak

Ibaiertzak aberastasun harrigarria duten tokiak dira… egoera onean badaude. Bestela, itxura tamalgarria izan ohi dute, zuhaitzen adarretan harrapatutako plastikoekin, edonon zikinkeriarekin, apardun urekin, hondakinekin eta, zorigaitzez, arrain hilekin ere. 

Benetan ibaiertzen aberastasuna ezagutzeko interesa baduzu gure ingurumen hezkuntza kanpainaren ibaiaren inguruko jardueretan parte hartzea proposatzen dizugu. Edozein publiko motari daude irekiak, doakoak dira, gazteleraz eta euskaraz, eta eguneroko, baina oso ezezaguna den errealitatera urbilduko zaituzte. 

Horregatik, ibai batera txangoa egiten duzunean, dela udan bainatzera, dela bazterretan egon ohi diren pik-nik guneek ematen dituzten aukerekin gozatzera, dela xendazaletasunagatik, kontutan hartu egingo duzun edozein gauzak ekosisteman eragina izango duela. Bai animalietan, bai floran, bai eta lekura zure ondoren iritsiko diren pertsonetan. Nafarroan, ibai inguruak ikusgarriak dira eta egoera ekologiko ona izan ohi dute, baina ezin gara oharkabetu. Edozein hondakin ekidin behar da, eta ez ditugu animaliak izutu behar, ura zikindu edo bainatzeko zehazki mugaturik eta horrela seinaleztaturik dauden tokietatik kanpo bainatu.