Hiri-erabilerako uraren plan · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2017
Ciclo Integral del Agua

Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea 2019-2030

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioko Departamentuak sustatu eta zuzendutakoa, NILSAri eskatu zitzaion eta 2017an zehar idatzi zuen lehen bertsioa GAN-NIK enpresa publikoarekin eta Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuarekin lankidetzan.  

Plan horrek Uraren 2000ko Esparru Zuzentarauaren printzipioak hartzen ditu eta Foru Komunitatearen tresna nagusia izango da klima-aldaketaren aurkako eta ur-arloko ekonomia zirkularraren aldeko borrokarako. Lidergoan eta zerbitzu publikoan oinarrituta, hornidura eta saneamendua benetako hiri-proiektu integral bihurtzea du helburuetako bat, kontsumo moderatu eta jasangarriak bideratuz eta ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena eraginez. 

2016an eta 2017an, planaren idazketa eta diagnostikoa garatu dira. Gainera, 2017ko lehen seihilekoan, Erriberako hiri- eta industria-hornidurari buruzko kontraste- eta partaidetza-prozesua egin zen. Erriberako planaren ondorioak 2017ko urtarrileko prentsaurrekoan aurkeztu zituen Nafarroako Gobernuak. Urte horretan, NILSAk planaren hasierako bertsioa idazteari ekin zion buru-belarri, eta hurrengo urte-hasieran aurkeztu zen: 2018ko urtarrilaren 23an. 

2017an, plan orokorraren hasierako bertsioan txertatu zen azterlana. Planak Nafarroa osorako helburu orokorrak ezarri zituen, Uraren Esparru Zuzentarauaren printzipioen arabera. 
Hauek dira helburuak:
 

  • Lur gaineko eta lur azpiko ur-masen egoera ekologiko ona lortzea.
  • Eskaera kontsumo arduratsuko irizpideekin asetzea.
  • Zerbitzu integrala sistema publiko bidez ematea.
  • Aldaketa klimatikoaren aurka egitea.
  • Ekonomia zirkularrean aurrera egitea.


Helburu horiek lortzeko, irizpide hauek ezarri dira: 

  • Ahalik eta baliabide gutxien hartzea.
  • Emari ekologikoak errespetatzea.
  • Naturagune babestuetako ur-baliabideak zaintzea.
  • Ura hartzeko iturriak babestea.
  • Ahalik eta gutxien eragitea obrak egin bitartean.
  • Isurketek ahalik eta inpaktu gutxien egitea.
  • Ahalik eta energia-eraginkortasun handiena lortzea.