Eguzki-energia · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2022 Abrir Cerrar
Tudela

Eguzki-energia

Azken urteotan, kontzientziazio berezia garatu dugu energia-baliabideak optimizatzeari begira: 2019tik, eguzki-plakak jarri ditugu araztegietan, autokontsumorako. Eta Errusia Ukraina inbaditzen hasi zenetik (eta hona hemen gure gaitzespena), sendotu egin dugu energia-autonomiaren alde lan egiteko premia larria, maila guztietan, Europako Batzordeak behin eta berriz eskatu bezala. 

Hala, 2022an, 2019an sortu ziren zazpi proiektuak amaitu genituen, eta 2024ra arteko planifikazioa aurreikusi dugu. Gogoratu behar dugu, 2022an, Nafarroako araztegiek 26.829.767 kWh kontsumitu zituztela. Haietatik, 10.212.940 KWh NILSAK kudeatutako instalazioei zegozkien; 13.356.229 KWh, Iruñerriko Mankomunitateak kudeatutakoei; eta 2.260.598 Kwh, Jurramendiko Mankomunitateak kudeatutakoei. NILSAk energia fotovoltaikoa sortu zuen bere instalazioetan: 421.144 kWh guztira. 

Hurrengo plangintzaren helburua —lau urtekoa— guztira 647 kWp-ko potentzia instalatzea da. Inbertsio-kostuak 1.128.739 euro dira, eta, egindako kalkuluen arabera, 895.316 kWh ekoiztuko dira eta urteko kontsumoa 4.132.478 kWh izango da.

Ondoren, dagoeneko amaitutako instalazioak errepasatuko ditugu, araztegiz araztegi. Hona hemen datu esanguratsuenak: 

Beire-Pitillas
• Instalazioaren exekuzioaren amaiera: 2019ko otsailak 29
• Puntako potentzia: 9,9 kWp
• Energia-hornikuntzaren portzentajea instalazioaren guztizko kontsumoarekiko: % 27
• Moduluak: 36 unitate
 
Tafalla-Erriberri
• Instalazioaren exekuzioaren amaiera: 2020ko abuztuak 7
• Puntako potentzia: 103,5 kWp
• Energia-hornikuntzaren portzentajea instalazioaren guztizko kontsumoarekiko: % 13,75
• Moduluak: 306 unitate
 
Tutera
• Instalazioaren exekuzioaren amaiera: 2020ko maiatzak 22
• Puntako potentzia: 103,5 kWp
• Energia-hornikuntzaren portzentajea instalazioaren guztizko kontsumoarekiko: % 7,5
• Moduluak: 306 unitate
 
Ebro Behea
• Instalazioaren exekuzioaren amaiera: 2020ko abuztuak 8
• Puntako potentzia: 75,81 kWp
• Energia-hornikuntzaren portzentajea instalazioaren guztizko kontsumoarekiko: % 11,91
• Moduluak: 266 unitate

Ega Behea
• Instalazioaren exekuzioaren amaiera: 2021eko azaroak 25
• Puntako potentzia: 79,20 kWp
• Energia-hornikuntzaren portzentajea instalazioaren guztizko kontsumoarekiko: % 15,30
• Moduluak: 176 unitate
 
Valtierra-Arguedas
• Instalazioaren exekuzioaren amaiera: 2022ko azaroak 21
• Puntako potentzia: 99,22 kWp
• Energia-hornikuntzaren portzentajea instalazioaren guztizko kontsumoarekiko: % 38,00
• Moduluak: 242 unitate
 
Arga Behea
• Instalazioaren exekuzioaren amaiera: 2022ko abenduak 16
• Puntako potentzia: 136,53 kWp
• Energia-hornikuntzaren portzentajea instalazioaren guztizko kontsumoarekiko: % 25,50
• Moduluak: 333 unitate

Eta, taula honetan, 2026ra arteko gure plangintza dago, datu banakatuekin. Energia garbietan sinesten dugu, ezin bestela izan, eta eguzki-energia sustatzen saiatuko gara, teknikoki ahal bezainbeste.

2026RA ARTEKO PLANGINTZA

2026RA ARTEKO PLANGINTZA

ARAZTEGIA INSTALATUKO DEN POTENTZIA AURREIKUSITAKO KOSTUA € AURREIKUSITAKO EKOIZPENA URTEAN (kWh) KONTSUMITUTAKO ENERGIA URTEAN (kWh) AURREIKUSITAKO INSTALATZE-URTEA
MILAGRO 34,44 69.072 44.141 151.520 2023
CINTRUÉNIGO 34,44 93.951 50.248 151.520 2023
VIANA 50 84.069 70.275 178.015 2024
ALTSASU-URDIAIN 50 84.069 63.248 210.793 2024
CORTES 40 68.235 56.220 208.949 2024
TUDELA - FASE 2 104 140.790 145.470 1.993.208 2024
ETXARRI-ARANATZ 22 39.734 29.375 73.087 2024
IRURTZUN 11 22.234 15.387 176.229 2025
CARCASTILLO-MURILLO EL FRUTO 40 68.235 56.220 87.089 2025
PUENTE LA REINA 30 52.402 42.165 156.547 2025
SANGÜESA 40 68.235 56.220 233.067 2025
OLITE (BOMBEO) 30 52.402 42.165 61.730 2025
VILLAFRANCA 30 52.402 42.165 101.215 2025
ARBIZU-LAKUNTZA 25 44.485 31.624 88.184 2026
MIRANDA DE ARGA 25 43.385 35.138 71.568 2026
ARTAJONA 15 27.551 21.083 45.477 2026
LARRAGA 20 35.468 28.110 53.789 2026
LUMBIER 25 43.385 35.138 56.184 2026
CÁSEDA 22 38.635 30.921 34.615 2026