Aldaketa garaiak · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Urrizalki (izquierda) conversa con Sola (derecha)

Aldaketa garaiak

2015ean 1995etik gertatzen ez zen gertakaria jazo zen NILSAn: gerentzia aldaketa. Andrés Sola Ollo, 1995eko azarotik gerente izandakoak bere lanari amaiera eman zion. Urte berriak gerente berri bat ekarri zuen, Iñaki Urrizalki Oroz, agintea 2016ko urtarrilaren 1ean hartuz. Aldaketa garaiak dira, zalantzarik gabe, eta NILSA ez dago haietatik kanpo.  

Homo sum, humani nihil a me alienum puto: Gizona naiz, gizakiena den ezer ez zait arrotza, idatzi zuen Publio Terenciok bere Heautontimorumenos lanean (Norberaren etsaia), Cremes pertsonaiak esaldi honekin bere agerraldia justifikatzen duen komedia alegia. Azkenaldian eta geografia propioetan, Unamunoren esaldi hau ezagutzen dugu, horrekin hasten delarik El sentimiento trágico de la vida en los hombres y en los pueblos (1913) liburuan: 'Homo sum, nihil humani a me alienum puto' dijo el cómico latino. Y yo diría más bien, 'nullum hominem a me alienum puto'; ‘gizona naiz, beste gizaki bakar bat ere ez du arrotz’. 

NILSAn berdin gertatzen zaigu: gure inguruan gertatzen de ezer ez zaigu arrotz egiten eta ezer ez dugu gurekiko arrotz moduan jotzen. Ez gara inolako burbuila batean bizi: enpresa moduan, Administraritza moduan, giza talde moduan, azpiegitura kudeatzaile moduan, uraren ordainagirian kobratzen den zerga baten berme moduan –saneamendu kanona-…, dena bizitzen dugu bai eta kudeatu ere. Garaiak, berrikuntza, krisialdia, jarraipena, larritasunak…, ezer ez zaigu arrotz egiten.  

Horregatik, aldaketa iritsi da eta haiek, Andrés Sola eta Iñaki Urrizalki, lekukoa edukazio eta savoir-faire goraipagarriz pasa diote batak besteari. Ez dira hitz usatuak; zerbaitengatik irudikatu bada NILSAren komunikazioa juxtu urteko memoria hauetan –irakurri dituenak badaki, Lope de Vega parafraseatuz, enpresa bat bezain gizatiarrak diren beste koaita eta asmo handiekin; eta irakurri ez dituenak, ezer esan aurretik oraindik egin dezake- topikotik ihes egiteagatik izan da, hitz hutsaletatik eta apustu galduetatik. Horrela ba, hor dira ohikoa ez den, nahiz eta normala izan beharko lukeen botere eskualdatzean gizalegezko izpiritu frogatu duten bi gizon. Administraritza Publiko guztien lana inspiratu beharko lukeen gizalege eta gobernantza onaren izpiritu berberagatik bakarrik izango balitz ere. 

Solak jaso zuen jada NILSAko sortzaile eta lehen gerente izandako José Ignacio Sanz Arbizuren eskutik lekukoa. Hari buruz ere hitz egingo dugu: hura gogoratzeko bat-batean hil baitzen 2014ko azaroan. Ezagutu genuenok maitasunez oroitzen dugu; ez modu belaxkan –hari ez litzaioke gustatuko, gizon buruargi eta bikaina baitzen-, baizik eta errespetu profesionaletik jaio eta giza tratuan hazten dena. Jada deskribatu genuen gizona zen, beste memoria batean juxtu, 2009koan –zenbat denbora jada, esan dezakegu denboraren baliabideari eutsiz gure iraungipenaz harritzeko bai eta jazotakoen bizkortasunaz, enpresa arlokoak barne-, orain hari helduko diogularik hilondoko omenaldi moduan.  

Orduan ere egin genuen Solaren erretratua egiazalea eta konplazentzia gutxiduna izan zen, hitza eskalpelo moduan eta errealitatea lisaburdin moduan –hain gogorra, hain latza eta hain iraunkorra-. Edo hori nahi izan genuen. Orain berriro elkarrizketatu dugu, bera eta itsasontzi honen kapitain berria, lehenak konta diezagun errealitate arloan nola moldatzen duen garaien bilakaera, eta bigarrenak nola dakusan etorkizuna irudimenak ematen duen adimenarekin eta nola kokatzen duen fantasiarekin nahasten ez duen errealismoan.  

Sola NILSA geratuko da, eginkizun berriekin eta egunen joanarekin, lorpenekin eta okerrekin bere kudeaketan profilatuko den gizon baten aginduetara. Biak dira politikoki zuzenak, horrek, kasu honetan, ez duelarik eze gutxiesgarririk: bere lekuan eta egoeraren mailan egoten dakite. Momentuz, gutxienez.  

Sola gehiago ezagutzen dugu: bere izateko eta egoteko moduak, bere kudeatzeko moduan itzala egin du –saihetsezina da-, eta hor daude memoriak, profilak, elkarrizketak –denek informazio eta kazetaritza auditoretza zatia dutenarekin, hain beharrezkoa beste auditoretzekin batera eta batzuetan hain ez ulertua- eta, bereziki, hogei urte.  

Urrizalki ezagutu berri dugu –memoria hau otsailean idatzi da-, baina profesional eraikikor bat dela sumatzen dugu, izpiritu praktikoduna eta modu geldiekin, ikuspegi zabalekin, ikerkuntzaren, garapenaren –eta bereziki eta zorionez, ezagutzaren- lagun, proiektu berrien eraikitzaile, jomuga zabalagoen zale, diziplinatua eta eguneroko kudeaketaren gainean. Sarkasmo zentzu handia erakusten du ere, Diogenes eta Quevedoren artean, ziur ezagutuko dituenak egile klasikoen irakurle handia baita. Bere elkarrizketan, egiten ari duen NILSAren kudeaketa hasiberriaren hainbat gako aipatzen ditu. Eta profil zirriborro honetan hori marraztu dugu, edozein buruzagik kudeatzen duen erakundean izaera inprimatzen baitu eta ona delako hori ezagutzea. Edozein kasutan, denborak emango du hitzen iheskortasunaz haratago dauden jazoeren frogapen enpirikoa egiteko aukera.  

Eta orain, zuekin, uraren ordainagirian saneamenduaren kanona ordaintzen duten eta memoria honen gainontzeko ataletan datu zehatz guztiak dituzten –numerikoak eta kudeaketa gordinekoak-, NILSA egun dena izateko eta izatera iritsiko dena ahalbidetzeko buru izan diren bi pertsonak dituzue. Oso oroigarri berezia izatea ahalbidetu eta horrengatik borrokatu zuenari: NILSAko lehen gerentea izan zen eta, zalantzarik gabe, karismatikoena.  

José Ignacio Sanz Arbizu, in memoriam.