Jarraitasuna arazketan · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Instalación menor de depuración

Jarrataisuna arazketan

78.522.998 metro kubiko. Datua da: Nafarroan 2015ean araztutako ur bolumena. Aurreko jardunaldiarekiko ia milioi eta erdi gutxiago da, noiz 79,9 milioi metro kubiko  araztu genituen. Era berean, zenbaki hau 2013an araztu zenarekiko bost milioi metro kubiko gutxiago da, beherako joera eta aurrerakuntza baieztatuz: geroz eta emari gutxiago arazten dugu eraginkorragoak garelako. 

Gutxiago araztea, paradoxikoki, arrakasta da, esan nahi baitu euri ura jada ez dela instalazioetara joaten udalerrietan banakako sareen ugaritzeari esker (gorotz-urak alde batetik eta euri-urak bestetik). Honek energia elektriko gutxiago kontsumitzea dakar (araztegien operazioan gastuaren gehiena) eta kostuak murriztea. Hau da, hobera goaz. 

Oroitu beharra dago euriteen eragina araztegietan oso handia dela udal sarean bateratuak badira (etxeetatik datozen hondakin-urak eta euri ur garbiak kolektore berberetara doaz). Hau dela eta bolumen bateratua kutsatu egiten da eta, hortaz, araztu egin behar da. Udal sare guztiak banakakoak balira lehenak soilik tratatu beharko lirateke. Azken urteetan, geroz eta gehiago dira bere sareen berrikuntza egin dituzten udalerriak, bide zuzen bat hasi dugularik, baina ibiltzeko dugu oraindik.

Hala ere, arazteko instalazioak Nafarroan 215 milioi metro kubiko urtean tratatzeko gai dira bere osotasunean, industria hiri garapenentzako prestaturik daudelarik, bai eta kontsumo puntentzako ere, horrelakorik emango balitz, eduki handitzeetan inbertsiorik egin gabe. Nahiz eta berrikuntza beharra dagoen kasurik dagoen ere, planten zaharkitzea dela eta da (batzuk XX mendeko 80 hamarkadakoak dira), eta ez dimentsionamendu defizita edo planifikazio eza direla eta. 

Hala ere, dena ez da lortu. Oraindik 20.000 bizilagun inguru daude haien hondakin-urak tratatu gabe: 250 bizilagun baino gutxiago dituzten udalerriak dira, bere karga kutsakorra ia nulua delarik. Hala ere, erronka bat da datorren urteetarako. Horrela, aurrerapena mantsoa da proiektuek inbertsio handiak behar dituztelako, bere planifikazioa jardunaldi ugaritan egiten delarik, eta batzuetan ere ezaugarri konplexuak dituztelako (orografikoak, gehienak).

Horregatik jarri dugu goiburuan “jarraitasuna” hitza. Zorionez, ez dugulako sorpresa handirik emateko eta, gutxi gorabehera, beti bezala jarraitzen dugulako: geratzen zaigunean aurrera eginez, jada funtzionatzen duena mantenduz eta kostuen murrizketa estrategia galdu gabe, horretan bait gabiltza orain sei urte krisialdia areagotu zenetik.  

Nafarroako araztegiak