
Hartu parte
NILSAk ateak zabaltzen dizkie Nafarroan nola arazten den ezagutu nahi duten guztiei, beharrezkoa izan gabe elkarte baten bidez edo taldeka eskatzea. Edozein pertsonak jo dezake telefono bidez edo bide digital batez hezkuntza-taldera, eta informazioa eskatu edo izena eman.
Araztegi guztiak daude bisitatzeko moduan; hori bai, modu programatuan eta lagunduta. Ez da beharrezkoa ikaslea edo adinez nagusia izatea, sasoi betean egotea, baldintza bat edo beste betetzea: gogoa, interesa, jakin-mina baizik ez da behar. Azken batean, motibazioa izatea. Gainerakoa NILSAn jartzen dugu.
Hitzaldiak zahar-etxeetan, tailerrak gelan zero eta hamar urte bitarteko haurrentzat, desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokitutako materialak eta bisitak, taldeak jubilatuentzat edo familientzat, “ateak zabalik” egunak, jarduerak asteburuetan, hitzaldiak geriatrikoetan eta eguneko egoitzetan... Hezkuntza-kanpaina plurala eskaintzen dugu, kasu zehatz bakoitzera egokitua, hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez) eta doakoa.
948 79 56 00 eta 948 79 56 01 dira harremanetarako telefono-zenbakiak. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 17:00etara. Gainera, eskaerak egin daitezke NILSAren webguneko ingurumen-hezkuntzako atalaren bitartez. Atal horretan, prestakuntza-eskaintza guztia islatzen da, haren nondik norakoak ezagutzen hasteko.
Ia lau mila lagunek gozatu zuten ikasiz 2017an... Hartu parte zuk ere!
- Pribatutasun Politika eta Lege Oharra
- Cookieak
- Irisgarritasun
- Web garapena: Acuarela Digital