Hazten jarritzen dugu: 6.903 parte-hartzaile · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2017
Curso profesorado

HAZTEN JARRAITZEN DUGU: 6.903 PARTE-HARTZAILE

2017an eskainitako jardueren batez besteko balorazioa 5etik 4,8koa izan zen, programan parte hartu zuten 6.903 pertsonek ebaluatu zuten moduan. Poztu egiten gaituen eta programa hau indartzera animatzen gaituen lorpena da. Programan izena eman zutenek eskatuta 18 ibai eta 20 araztegitara egin ziren bisitak, eskaintzak aukera ematen zuelako Nafarroako edozein instalazio bisitatzea. Eskatu besterik ez dago.  

Beraz, esan dezakegu 2017 urte bikaina izan zela pertsona- eta jarduera-kopuruak hazten jarraitzen duelako eta, aldi berean, uraren entitate banatzaile eta hornitzaileen artean harremanak estutzen ari garelako, adinekoekin egiten diren bizipen eta esperientziekin alderdi gizatiarrena indartzen dugula ahaztu gabe. 

Zer mugarrik sentiarazten gaitu harroen? Zazpi hauek:  
 

  1. Moncayoko Uren Mankomunitatearekin egindako kanpaina. Moncayoko Uren Mankomunitateak uraren ziklo integralarekin zerikusia duten hainbat jarduera eskainiz ospatu zuen bere 75. urteurrena. Mankomunitatearekin lankidetzan aritu gara udalerrietako eskoletan dibulgazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egiten erakusketa ibiltari bat aprobetxatuz (urtarrila-martxoa). 
  2. Miguela, Jokin y los cuentos del agua lantegia. 0 eta 3 urte bitarteko Haur Eskolentzako diseinatu eta martxan jarritako lantegia. Jarduera Izarbeibarko Mankomunitateak eskatuta garatu da eta eman den eskola guztietan oso ondo balioetsi da. 
  3. Bigarren Hezkuntzarako lantegiak Urtarrilean estreinatu zen bigarren hezkuntzako lehen ziklorako “El Agua en Juego” lantegia: rol-jokoa da eta parte-hartzaileek uraren kudeatzaile izan behar dute. Lehen hiruhileko beste estreinaldietako bat Bigarren Hezkuntzako bigarren ziklorako “Agua Virtual” izeneko lantegia izan zen. Kasu honetan, elikadura-produktuen kontsumoa egitea proposatu diegu parte-hartzaileei, egunero egiten dugun bezala. Kontsumitutako produktuak lortzerakoan zeharkako ur-kontsumoei buruz bildutako datuen bidez, kontsumitzen dugun ur birtuala azaltzea eta azalaraztea lortu da. 
  4. Jardunaldi informatzailea irakasleekin. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin batera, bi orduko iraupeneko saioa eskaini da. 
  5. Prestakuntza denbora libreko monitoreei. Aipagarria da denbora libreko monitoreentzat ingurumen-hezkuntzari buruz emandako prestakuntza teoriko-praktikoa, Itaka Escolapiosek sustatuta. 
  6. Memorias del Agua lantegiaren bertsio handitua. Udan Memorias del Aguaren beste lantegi bat egin genuen. Adin guztietako jendeak hartu zuen parte, bai haur-hezkuntzako umeek eta baita 65 urtetik gorakoek ere. Aurreko urteetan udako lantegiak egin genituen bi herritan probatu zen esperientzia berria: Arellanon eta Cabredon. Belaunaldien arteko lankidetza-ikuspegia eskaintzea da helburua, baita ingurunea ezagutzeko eta ura kudeatzeko jakin-mina sortzea ere, bai txikiengan eta bai helduengan. 
  7. Kit del río materialaren estreinaldia. Abenduan lehen aldiz laga zitzaion maileguan Kit del río materiala Bera Labiaga Ikastolari. Ikasleak nahiz irakasleak oso pozik geratu dira jasotako materialarekin: uraren kalitatearen hainbat parametro neurtzeko saio-hodiak eta erreaktiboak.


Eta orain, hau guztia gehiago xehatuta eta askoz gehiago ezagutzeko interesa baduzu... klikatu hemen eta eskura izango duzu urteko memoriaren pdf formatuko dokumentu osoa, Naiara Gorostidi eta Asier Santana monitoreek egindakoa.  Horiek eta jarduera-eskaera etengabe handitzen eta taldeak ugaltzen ari zirelako aurten sartu den pertsona batek gidatu eta informatuko zaituzte, arreta egingo dizute eta izan ditzakezun zalantza guztiak argituko dizkizute. 

Zure zain gaude.