80.258.755 metro kubiko araztuta · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2020
80.258.755 metro kubiko araztuta

80.258.755 METRO KUBIKO ARAZTUTA

2020an, 80.258.755 metro kubiko hondakin-ur araztu ziren Nafarroan; aurreko urtean baino zertxobait gutxiago, koronabirusak eragindako pandemiak enpresa-produkzioan izan duen eraginagatik, seguruenik, baina azken hamar urteetako batez besteko bolumenetatik oso hurbil. Bestalde, 158.233 metro kubikora iritsi ziren arazketa-prozesuaren ondoriozko lohiak (materia organikoa lohi bihurtzen da, eta araztegietatik kentzen da gero). Gogoratu behar da funtsezkoa dela arazketaren ondoriozko produktu hori behar bezala kendu eta tratatzea, patogenoak eta beste karga kutsatzaile bat baititu; hori egin ezean, beraz, ingurumenera joango lirateke. Nafarroak hainbat sistemarekin tratatzen ditu araztegiko lohi guztiak.

Gaur egun, zortzi biztanlegune baino ez daude hondakin-uren tratamendurik gabe, hau da, biztanleen % 0,24. Oso sakabanatuta dauden tokiak dira, hala nola baserriak, 20 biztanletik beherako guneak, jaurerriak edo etxe isolatuak. Eta bereziki proiektu horietan lanean aritu gara azken lau urteotan, biztanleen % 100era iristeko helburuarekin. Horiek ingurumenean duten eragina oso txikia da, etxeko isurketak izan ohi direlako, hau da, ez dagoelako industria-karga toxikorik, organikoa soilik baizik.

Biztanleen % 2k lehen mailako tratamenduko instalazioak dituzte (horrek esan nahi du hondakin-ura tratatzeko etapa bakarra dutela); 12.341 pertsonari ematen diete zerbitzua. Bigarren mailako tratamendua (bi garbiketa-etapa) da hedatuena, eta Nafarroako biztanleen % 92,14 hartzen du, hau da, 601.000 pertsonatik gora. Azkenik, hirugarren mailakoa (hiru etapa) biztanleriaren % 5,58rako diseinatuta dago, eta 38.000 biztanleri baino gehiagori ematen die zerbitzua.

Etorkizunari dagokionez, industria- eta/edo hirigintza-garapenek, baita prezipitazio handiagoen edo muturragoko fenomenoen ondoriozko emari-handitzeek ere, ez lukete arazorik sortuko, instalazioak prestatuta baitaude urtean 205.565.850 metro kubikoko emari bateratua onartzeko; beraz, ez litzateke inbertsio berrien beharrik izango.

Nafarroako araztegia