2022 · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2022

bederatzi GAKO IKUS-ENTZUNEZKO BATEAN

NILSAko zuzendari kudeatzaile Fernando Mendozak urte bizi baten balantzea egin du. Bederatzi galderari erantzun die, urtea eta bere legegintzaldiaren amaiera ia bat etorri direlarik. Bederatzi bideo dira, gaika banatuta. Haien laburpen-bideo bat ere egin dugu, atal honetan jasotzen dena. 

Horietan, plantillaren etorkizuna, inflazioa, COVIDaren ondorioak, tokiko entitateak, bere bokazio pertsonala edo etorkizuneko erronkak, besteak beste, ditu hizpide. Denetik pixka bat, beraz, sozietate publikoaren egungo egoeraren eta epe ertainean dituen itxaropenen gakoak agertarazteko.

Ikus-entzunezko formatua hautatu dugu hurbilago delako eta hedapen-ahalmena handia duelako: etengabe eta jariotasunez komunikatu nahi dugu gizartearekin. Espero dugu urtero urrats bat aurrera egitea, gutxienez.