73.344.925 metro kubiko araztu ditugu · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2022 Abrir Cerrar
Depuradora deUjué

73.344.925 METRO KUBIKO ARAZTU DITUGU

2022an, Nafarroako araztegiek 73.344.925 metro kubiko hondakin-ur tratatu zituzten. Igerileku olinpiko baten batez besteko bolumena 3.375 metro kubiko da eta, beraz, esan genezake 21.700 igerileku olinpiko inguru araztu ditugula. Horrela, hobekiago uler dezakegu, oro har, iazko zifra hori. Aurreko urtean, 2021ean, 23.918 igerileku olinpikoren baliokidea tratatu zuten. Datuak ekitaldi horri dagokion memorian egiaztatu daitezke. Kontuan hartu memoria hori urte naturalarekin bat datorrela. 

Lurralde osoan, bi mankomunitatek kudeatzen dituzte arazte-instalazioak, NILSAz gain (Nafarroako Gobernuko enpresa publikoa da NILSA). Nafarroako bi mankomunitate handienak dira: alde batetik, Iruñerriko Mankomunitatea, 31.087.780 metro kubiko hondakin-ur tratatu zituena, 365.000 biztanleri baino gehiagori zerbitzua emanda. Eta, bestetik, Jurramendiko Mankomunitatea, 4.808.415 metro kubiko araztu zituena, han bizi diren 42.000 lagunei baino gehiagoei zerbitzua emanda.

NILSAn, 37.376.730 metro kubiko tratatu genituen. Ia 225.000 pertsonaren ur zikinak dira horiek. Kontuan hartu 633.013 biztanle daudela erroldatuta Nafarroan (2022ko datuak). Hala ere, uraren karga kutsatzailea neurtzeko erabiltzen dugun neurria ez da biztanle erroldatuarena, biztanle baliokidearena baizik. Zer esan nahi du horrek? Koefiziente bat aplikatzen dugula gizakienak ez diren beste jarduera batzuen karga kutsatzailea (industriarena, adibidez) biztanle bihurtzeko.

Horrela, unitate bakar batean aurkez dezakegu uretatik kendu eta ibaira botatzen ez dugun kutsadura. Biztanle baliokide bat, gutxi gorabehera, 2,5 biztanle erreal (gizakiak, erroldatuak) dira. Beraz, 1.076.472 biztanle baliokide maneiatzen ditugu, eta neurri horretan sartzen dira arazten ditugun gainerako jarduerak (industriak, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak, industraldeak...). 
Arazketa-prozesutik beste deribatu bat lortzen da: lohia, emaritik bereizten dugun materia lehorra, garbitzeko, hain zuzen. 170.902 metro kubiko guztira iaz. Duela urte batzuetatik, tratatu egiten dugu amaierako tokira eraman aurretik; nekazaritza da haren aplikazioetako bat. Araztegi handienek lohiak tratatzeko lerroa dute; txikienek, ordea, ez dute halakorik, eta araztegi handietara eraman behar dira. Beraz, lohi guztia prozesatzen da, higienizatzeko, ura bezalaxe, ibaira itzuli aurretik. Ura arazteko, likidoa garbitu ez ezik, materia kutsatzaile solidoaz ere arduratu behar gara, deskutsatzeko, hain zuzen ere. 

LABURPEN-TAULA

LABURPEN-TAULA

ARAZTUTAKO URAK (metro kubikoak) LOHIA (metro kubikoak) KONTSUMITUTAKO ENERGIA (kWh) SORTUTAKO ENERGIA (kWh) ERROLDATUTAKO BIZTANLEAK BIZTANLE BALIOKIDEAK
NILSA 37.376.730 111.421 11.212.940 421.143 224.977 444.299
MANCOMUNIDAD DE LA COMARCA DE PAMPLONA 31.087.780 42.826 13.356.229 13.000.100 365.785 539.326
MANCOMUNIDAD DE MONTEJURRA 4.880.415 16.655 2.260.598 42.251 92.847
TOTAL 73.344.925 170.902 26.829.767 13.421.243 633.013 1.076.472
depuradoras en Navarra