Eman izena · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2016
Eman izena

EMAN IZENA

NILSAk ateak zabaltzen dizkie Nafarroan nola arazten den ezagutu nahi duen guztiei, beharrezkoa izan gabe elkarte baten bidez edo taldeka eskatzea.  Edozein pertsonak jo dezake telefono bidez edo bide digital batez hezkuntza-taldera, eta informazioa eskatu edo izena eman.

Araztegi guztiak daude bisitatzeko moduan; hori bai, modu programatuan eta lagunduta. Ez da beharrezkoa ikaslea edo adinez nagusia izatea, taldeka joatea edo sasoi betean egotea, baldintza bat edo beste betetzea: gogoa, interesa, jakin-mina baizik ez da behar. Azken batean, motibazioa izatea. Gainerakoa NILSAn jartzen dugu.

Hitzaldiak zahar-etxeetan, tailerrak gelan zero eta hamar urte bitarteko haurrentzat, desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokitutako materialak eta bisitak, taldeak jubilatuentzat edo familientzat, “ateak zabalik” egunak, jarduerak asteburuetan, hitzaldiak geriatrikoetan eta eguneko egoitzetan... Hezkuntza-kanpaina plurala eskaintzen dugu, kasu zehatz bakoitzera egokitua, hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez) eta doakoa. Ez da deus ere ordaindu behar, ez da ezer bete behar, ez dago bisitari-profil jakin bat eduki beharrik... izena eman besterik ez da behar.

948 79 56 00 eta 948 79 56 01 dira harremanetarako telefono-zenbakiak. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 17:00etara. Gainera, eskaerak egin daitezke NILSAren webguneko ingurumen-hezkuntzako atalaren bitartez. Atal horretan, prestakuntza-eskaintza guztia islatzen da, haren nondik norakoak ezagutzen hasteko.   

Urtean, hiru mila pertsonatik gora aritu dira gozatzen eta ikasten aldi berean. Ikus ditzakezu hemen klik eginez. Gero... Animatu zu ere!