2016an, markak hautsi genituen: 4.851 pertsona aritu ziren, 269 taldetan banatuta; horrek esan nahi du 6.689 parte-hartze egon zirela (halaxe zenbatuta, kontuan hartzen da, baita ere, pertsona batek zenbait jardueratan parte hartzen duen. Izan ere, izena ematen duten pertsonen % 20k, hor nonbait, eskainitako jarduera batean baino gehiagotan hartzen dute parte.
Nafarroa guztian lan egiten dugunez (Iruñerrian izan ezik), parte-hartzaileak zenbait herritatik etortzen da, eta ikastetxe eta entitateekiko elkarlanaren bitartez hartzen du parte programan. 2016an, 56 herritako herritarrekin lan egiten dugu, 86 entitatean taldekatuta. Halere, gehien-gehienak ikasleak dira oraindik ere, eta jardueren % 82 hartzen dute; gainerako % 18an helduak aritzen dira.
Hizkuntzei dagokionez, 2016an, taldeen % 74k gaztelania eskatu zuten, eta gainerako % 26k euskaraz aritzea aukeratu zuten. Bitxia bada ere, urte horretan inork ez du eskatu ingelesez egitea.
Ikasleentzako tailerrak izan ziren jarduera nagusia, 2.806 ikasle bildu baitziren haietan; horren atzetik, ibaira egindako bisitak datoz, 1.863 parte-hartzailerekin.
Datu horiek guztiak, baita grafikoak, taulak eta konparazio-lanak ere, urte natural eta ikasturteren arabera biltzen dira, heziketa-taldeak egindako bi memorietan. Gaian sakondu nahi dutenentzat, 2016ko urteko memoria argitaratu dugu –75 orrialde–, PDF formatuan.