Hondakin uraren tratamenduak · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2017
Lecho bacteriano

Hondakin uraren tratamenduak

Arazte biologikoa, iragazki biologikoetan oinarrituta, NILSAren ohiko tratamendua izan da Nafarroako planta guztietan, 1990. urteaz geroztik. Beharrezkoa izan den kasuetan, bestelako tratamendu batzuk ere gehitu ditugu, esaterako lohi aktiboak edo ohantze mugikor aireztatuak, ibaiaren arazte-prozesu naturalari jarraituz eta betiere prozesu kimikorik gabe; izan ere, ibaiaren hondoan dauden harriei esker, errazago sortzen dira bakterioak, zeinak ibaian dauden hondakinez elikatzen baitira, bidenabar hura garbituz. 

Joan den urtera arte, atal honetan (errepikatua beti, teknologia ere errepikatzen baita) bosgarren tratamendu bat ere bazegoen: disko biologikoa. 2015ean, ordea, erabiltzen ari zen azken instalaziotik kendu genuen hura, Otsagabikotik, Doneztebeko instalaziotik ere kendu eta gero. Lanean hogei urte eman eta gero, amortizatutzat jo genituen, eta iragazki biologikoen aldeko apustua egin genuen; izan ere, egonkorragoak eta frogatu denez eraginkorrak izanik, NILSAn gehien erabiltzen dugun sistema da. 

Hala eta guztiz ere, badira beste hiru ere. Jarraian denak azaltzen ditugu, beheranzko ordenan, lurraldean duten ezarpenaren arabera. 

1. Iragazki biologikoa edo bakterio-ohantzea.
Hondakin-ura iragazki batean edo bitan tratatzea da, zeinen barnealdean betegarri plastikoa baitago, edo harrizkoa. Bakterioak betegarri horri atxikiak hazten dira, eta zama kutsagarriaz elikatzen dira, bidenabar ura araztuz. Emaitza onak eskaintzen dituzte, eta egonkortasun handia prozesuan zehar. 

2. Ohantze biologiko mugikor aireztatua (MBBR, ingelesezko siglengatik) 
Kasu horretan, betegarri plastikoaren piezak oso txikiak dira eta flotatu egiten dute uretan; beraz, irazkiek hartzen duten lekua aurrezten da. Sistema aurrekoaren antzekoa da, eta gero eta planta gehiagotan erabiltzen dugu, lekua aurrezten baita. 

3. Urmaeleratzea 
Ura zenbait urmael artifizialetan egoten da bigarren mailako arazte-sisteman tratatu eta gero; ohikoa da sistema hori: irazki biologikoena. Urmaelak, beraz, tratamendu osagarri bat dira, edo hirugarren mailakoa, uraren kalitate ahalik eta handiena ziurtatzen duena, eta, gainera, hura atxikitzeko aukera ere ematen du, beharrezkoa balitz. Gero eta gehiago erabiltzen dugu, eta aurkeztutako azken proiektuetan, azken fase gisa bilduta daude beti. 

4. Lohi aktiboak 
Airea injektatzen diogu hondakin-urari oxigenoa areagotu eta bakterio gehiago sor daitezen, horiek karga kutsagarriaz elikatzen baitira. Tafalla-Erriberriko plantan erabilitako tratamendua izan zen, harik eta haren ordez ohantze biologiko mugikor aireztatua jarri zen arte, emaitza hobeak ematen baitzituen.