I+G+B proiektuak · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2017 Abrir Cerrar
I+G+B proiektuak

I+G+B proiektuak

Arazketa-sektoreak, gaur egun, hainbat arlotatik sortutako erronka berriei egin behar die aurre: aurrerapen teknologikoetatik sortutakoei -jomuga azaleratzen ari diren kutsatzaileetan jarri dutenak-; hazten ari den mugikortasun globaletik sortutakoei -arrisku sanitario berriak sartzen ari dena-; eta ekonomia zirkularreranzko aldaketatik sortutakoei -ingurune naturalean materia organikoa eta mantenugaiak sartzeko premian jartzen du arreta-. 

Kontu horiei, klima-aldaketaren ondorioen aurrean sistemak egokitzeko eta berotegi-efektuko gasak isurtzea minimizatu ahal izateko, haiek hobetzeko premia gehitu behar zaizkie. NILSAk badu agertoki orokor horren berri eta, kezka-esparru horren barruan, 2017an, agertoki horrekin zerikusia duten hainbat ikerketa-lerro garatu ditugu.  

Eskuineko menuan gure proiektu bakoitzaren epigrafe indibidualizatua eskaintzen dugu. Horien azaleko aurkezpena egingo dugu ondoren: 
 

  • Drainatze jasangarriko sistemak: euri-urek saneamenduko hiri-sareetara egiten duten ekarpena minimizatzera bideratua dago eta klima-aldaketaren aurrean egokitzeko estrategia barruan sartzen da.
     
  • Araztegietako ur zikinen nitrogenoa eta fosforoa kentzea: horien inpaktua minimizatuko du, bereziki tenperatura handiko egoeretan.
     
  • Ekonomia zirkularraren estrategian bi ikerketa-lerro daude: araztegietako lohietan fosforoa berreskuratzea eta lurzoruak ongarriztatzeko erabiltzen diren lohien kalitatea hobetzea.