7.000 bisitaritik gora · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2018
Actividad en Ituren

7.000 BISITARITIK GORA

2018an, 449 taldek hartu zuten parte hezkuntza-programan; 7.177 lagunek, hain zuzen. 2017an, 6.903 lagunek hartu zuten parte, 361 taldetan banatuta. Beraz, beste urte batez, handitu egin da parte-hartzea, eta goranzko joera du 1999az geroztik.  

Batez ere, eskola-tailerrak egiten dira. Horietan, 3.431 lagunek hartu dute parte, lehengo urtean baino gehiagok (2.878).     

Publiko orokorrari zuzendutako jarduerak mugatuagoak izaten dira ordutegi aldetik. Hala ere, 55 saio egin dira talde mistoekin (familiak, helduak eta haurrak), dibertsitate funtzionala duten taldeekin eta adinekoen taldeekin. Azken kasu horretan, Memorias del Agua tailerraren 15 saio egin dira, eta 327 lagunek hartu dute parte horietan.     

Jatorriari dagokionez, 102 erakundek (ikastetxeak, zahar-egoitzak, talde okupazionalak… ) eta Nafarroako 72 herriak hartu dute parte. Batez ere, udaberrian (% 43) eta neguan (% 28) bisitatu gaituzte. Hizkuntzaren aldetik, programaren % 71 gaztelaniaz azaldu zen, eta % 29, euskaraz. Eskaera egiten dutenek aukeratzen dute hizkuntza, programa bi hizkuntzetan eskaintzen baita (baita ingelesez ere).  

Azpimarratu behar da parte-hartzaileen % 12 inguruk jarduera bat baino gehiago egin dutela, eta asebetetze-maila ezin hobea adierazi dute guztiek.