I+G+B · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2022 Abrir Cerrar
Planta piloto (Depuradora de Tudela)

I+G+B

Ondorengo testua NILSAko I+G+B arloaren kolaborazio bat da. Jairo Gómezek, Andrea Lópezek eta Itsaso Ilzarbek osatzen dute arloa. Izan ere, haien lankidetza eskatu genuen, enpresako atal guztiei eskatzen baitiegu, 2022ko lorpen esanguratsuenak aipa ditzaten. Eta prestatu duten artikuluak estilo propioa du. Horregatik, ez editatzea erabaki dugu, idazteko denbora eta lana hartu baitute. Bertan, hiru pertsona horiek plantilla osoarekin sarean egindako lana islatzen da, baita beste erakunde batzuekin egindakoa ere: unibertsitateak, ura kudeatzeko enpresak, lurralde-maila desberdinetako erakunde publikoak eta abar. 

Andrea López, Itsaso Ilzarbe eta Jairo Gómez
 
I+G+B sustraituz joan da, eta, aldi berean, zenbait adar interesgarri sortu dira. Alde batetik, NILSAko ildo estrategiko gisa, 2022. urtean egindako plan estrategikoaren barruan. Bestetik, loreak botaz, proiektu eta ideia bakoitzaren atzean dagoen lana zabaldu eta zabaltzeari dagokionez.

“I+G+Bko tantak” prestatu dira. 4-6 minutuko podcast-ak dira, azken hilabeteetako lerro eta lan aipagarrienak komentatzen dituztenak. Gainera, newsletter bat egiten hasi gara, hiruhileko bakoitzeko jarduera aipagarrienak laburbilduko dituena. Linkedin-ek, bestetik, aldi horretan egindako lan batzuen berri eman du.

Egindako ahaleginaren fruituz, “CPEN talentu” aitortu dute I+G+B arloak NILSAn egindako lana. Talde-lanari, harreman-sareak sustatzeari eta proiektuen barruan praktikak egiten ari diren langileen bidez talentu gazteak sustatzeari esker lortu da hori.

Aho-zapore on-ona utzi duen beste fruitu bat Tokiko Iraunkortasuneko Katedraren lehen urtea izan da. Jardunaldi tekniko hauek izan dira, besteak beste, gauzatutako jardueretako batzuk: “Udal-esparruko Hondakin Organikoen Ekonomia Zirkularra: lohiak eta biohondakinak”. Azkenik, “Oinarrizko gomendioak. Drainatze Jasangarriko Hiri Sistemen diseinua Nafarroan” gida ere loratu da.
Zehazkiago, Europako LIFE NAdapta proiektuan, Retos Magnyfos deialdi publiko-pribatuaren proiektuan eta drainatze jasangarriari buruzko NG-ko deialdiaren proiektuan lanean jarraitzen dugu.