Hondakin-uren tratamenduak · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Salida de agua en Tafalla-Olite

HONDAKIN-UREN TRATAMENDUAK

Arazketa biologikoa, bakterio-ohantze filtroetan oinarriturik, NILSAren ohiko tratamendua izan da Nafarroako planta guztietan 1990etik. Beharra eduki duten kasuetan beste tratamendu batzuk gehitu ditugu, hala nola lokatz aktiboak edo aireztatutako ohantze mugikorrak, baina beti prozesu kimikorik gabe, ibaiaren arazketa prozesu naturala imitatuz, ibilguaren hondoan dauden harriek bakterioen hazkuntza errazten baitute, hauek etorrian dauden hondakinekin elikatzen direlarik, ibaia garbituz.

Iaz arte, atal honek (beti errepikatua, teknologia ere errepikatu egiten delako) bostgarren tratamendu bat aurreikusten zuen: biodiskoa. 2015ean, erabiltzen ari zen azken instalaziotik kendu genuen, Otsagabiakoa, Donezteben ere kendu ondoren. Funtzionatzen hogei urte egon ondoren, amortizatutzat eman genituen eta bakterio-ohantze filtroekin ordezkatzeko erabakia hartu zen, egonkorragoak baitira eta eraginkortasuna frotatua baita, NILSAk gehien erabiltzen duen sistema izanik.

Hala ere, beste hiru daude. Jarraian denak azalduko ditugu, beherako hurrenkeran lurraldean duten ezarpenaren arabera.  

1. Bakterio-ohantzea edo filtro perkolatzailea  
Hondakin-ura, barruan plastikozko edo harrizko betegarria duen filtro batean edo bitan tratatzean datza. Bakterioak betegarri honi itsatsirik hazten dira eta karga kutsakorrarekin elikatzen dira, ura araztuz. Emaitza onak ematen ditu bai eta prozesuan egonkortasun handia ere. 

2. Aireztatutako ohantze biologiko mugikorra (MBBR, bere ingelerako sigletan) 
Kasu honetan, betegarriaren plastikozko piezak oso txikiak dira eta uretan flotatzen dute, filtroek okupatzen duten tokia aurrezten dugularik. Sistema aurrekoaren antzekoa da eta geroz eta planta gehiagotan erabiltzen dugu tokia aurrezten duelako. 

3. Urmaelatzea
Ura urmael artifizial batzuetan dago ohikoa den bigarren mailako arazketa sisteman tratatu ondoren, filtro biologikoaren sistema alegia. Urmaelak beraz, tratamendu osagarria edo hirugarren mailakoa dira, uraren kalitatea maximoa dela bermatuz eta gainera, beharrezkoa balitz, gordetzea ahalbidetuz. Geroz eta gehiago erabiltzen ditugu, eta aurkeztu diren azken proiektuetan, beti daude amaierako fase moduan jasoak. 

4. Lokatz aktiboak 
Hondakin-urari airea injektatzen diogu oxigeno kopuruaren handitzeak karga kutsakorraz elikatzen diren bakterioen ugaritzea laguntzeko. Tafalla-Erriberriko araztegian erabilitako tratamendua izan zen, aireztatutako ohantze biologiko mugikorrarekin ordezkatu zen arte, emaitza hobeak eskaintzen baitzituen horrek.