- Aldaketa garaiak
- Arazketa
- Jarraitasuna arazketan
- Lohien kudeaketa
- Obren sustapena eta burutzea
- Hondakin-uren tratamenduak
- Hezkuntza
- Kontuak
- Hondakinak
- Jarraitasuna arazketan
- Lohien kudeaketa
- Obren sustapena eta burutzea
- Hondakin-uren tratamenduak

OBREN SUSTAPENA ETA BURUTZEA
NILSAn Proiektu eta Obra alor bat dago, burutzen ditugun eraikitze ekimen guztiak landu, ikuskatu eta amaitzearen arduradun dena. 2015ean zehar 250 eta 500 biztanle arteko udalerrien arazketa proiektuak amaitzearen jomuga bete zuten, bai eta obra berezi bat: Zalain industrialdeko isuriak huts sistema bidezko jasotzea, Beran herrian dagoen araztegira konektatzeko.
Bi ekimen nabarmen hauetaz gain, aurreko jardunaldietan bezala, instalazioen hobekuntzak proiektatzeko enkarguak egin ziren, urteen eraginez, zaharkituak geratzen hasiak baitira. Kasu honetan, Izaba eta Olaztiren txanda izan zen. Lehenean, biodiskoa, ia hogei urtez lanean aritu ondoren, bi etapadun sistema batekin ordezkatu zen. Gainera, Goñiko hobi septikoaren konponketa egin zen bai eta Bakedanotik Ameskoabarreneko araztegira doan hodi-bide sistema hobetu.
Bestalde, hainbat lan hasi ziren (Figarol, Irañeta, Artieda eta Erron), behin amaitutakoak Operazio eta Mantentze alorrari entregatzen ari zitzaizkon bitartean (Arrada, Artaxo, Bidasoaren Erdi Ibilguak eta hodi-bide sistema berria Eugin). Proiektu eta Obra alorrak bigarren departamentu honi obra bat entregatzen dionean, kontutan izan behar da martxan jartzeko epea –elementu guztiak beharren arabera doitzeko eta “berme epe” moduan jarduten duena- hilabete bat eta bost hilabete artekoa izan daitekeela. Araztegi batek lau eta sei hilabete arteko martxan jartzeko epea du (bere tamaina, konplexutasun, isuri mota eta abarren arabera); ponpaketa batek, bi eta hiru hilabete artekoa; eta hobi eta hustubideek, hilabete bat.
Proiektu eta Obra alorra, barne mailan talde lanean aritzeaz gain, mankomunitateekin elkarlanean aritzen da ere. 2015ean Las Cañaseko industrialdeko araztegia egin genuen (Jurramendiko Mankomunitatea), eta Iruñerriko Mankomunitatearen esparruan, Zabaltzako hobi septiko berria onartu genuen, sare nagusira Lozako konexioa landu genuen bitartean, bere hondakin-urak Eskualdeko araztegiraino iritsiko direlarik, Arazurin, gasometroa berritu zaion instalazioa, lokatzen tratamenduan sortutako gasa metatzeko erabiltzen zena alegia (ondoren elektrizitatea sortuz). Elementua oso hondaturik zegoen, araztegia sortu zenetik baitzegoen lanean, pasa den mendeko 90ko hamarkadan.
Tauletan, pasa den urtean landu diren proiektu guztien zerrenda bat eskaintzen dugu (25) bai eta burutu diren obrena ere (6). Taula honetan bertan, proiektua landu zeneko aurrekontu-kostua eta eduki duen benetako kostua eskaintzen da: ikus daitekeen moduan, desbiderapena minimoa da kasu guztietan. NILSAk landu eta burutzen dituen proiektu guztiak publikoak direla informatzeko aprobetxatuko dugu, kontsultatu nahi dituen edozein pertsonaren esku daudelarik (kaltetuak, bizilagunak, ikasleak, beste erakunde publikoak…).
Gure lan filosofiaren zati da gardenak izatea eta onura publikoaren zerbitzura egotea. Horregatik gure atea beti dago irekia.
Obra burutuak |
|||
|---|---|---|---|
| Herrian | Presupuesto estimado | Presupuesto final | Desviación |
| Urrotz | 2.66.113,52€ | 2 74.709,88€ | 103,23% |
| Beintza-Labaien | 5.42.898,34€ | 5 84.593,95€ | 107,68% |
| Barrio Alkerdi (Urdax) | 2.27.462,71€ | 2 33.539,68€ | 102,67% |
| Abárzuza-Arizala | 1.002.948,25€ | 1.012.429,78€ | 100,95% |
| Baquedano | 43.753,19€ | 43.384,06€ | 99,16% |
| Isaba | 134.554,23€ | 135.151,24€ | 100,44% |
Proiektu landuak |
|
|---|---|
| Herrian | Actuación |
| Artieda | Depuradora |
| Bera | Conexión del polígono Zalain a la depuradora |
| Irañeta | Depuradora |
| Cintruénigo | Emisario de salida de la depuradora |
| Etxarri | Camino de acceso a la depuradora |
| Traibuenas | Emisario |
| Erro | Depuradora |
| Instalación denominada Bajo Arga | Emisarios |
| Instalación denominada Bajo Arga | Cubo El Alto |
| Baraibar | Depuradora |
| Valtierra | Depuradora polígono zona Oeste |
| Tanque de tormentas de Tudela | Emisario de salida |
| Torres del Río | Depuradora |
| Lantz | Depuradora |
| Urdax | Depuradora del núcleo urbano y barrio de Leorlas e Iriberre |
| Monteagudo | Minimización de aliviados |
| Larrión | Depuradora |
| Meoz (Lónguida) | Depuradora |
| Salinas de Oro | Depuradora |
| Isaba | Reforma de la depuradora |
| Peralta | Mejoras en el emisario |
| Olazti/Olazagutía | Reforma de la depuradora |
- Pribatutasun Politika eta Lege Oharra
- Cookieak
- Irisgarritasun
- Web garapena: Acuarela Digital