Lohien kudeaketa · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Lohien kudeaketa

LOHIEN KUDEAKETA

Hondakin-uren arazketak NILSAk orain dela urte askotik hona kontutan izan duen deribatua du: emaitzako lohi edo lokatzak. Horregatik, 2015ean higienizazio tratamendu bat egin genuen –tratamendu termofilo bikoitza edo digestio anaerobiko mesofiloa zehaztasuna eta zientzia bilatzen dutenentzako- operatzen ditugun instalazioetan sortzen diren lokatzen %85arekin. Nahitaezkoa da egitea lohi hauen zati handi bat, prozesu egoki baten ondoren, nekazaritzan aplikatzen baita.

Arrazoi honengatik, materia guzti honek (LER 190805 kodearekin kudatua “hiri hondakin-uren tratamendu lohiak” bezala) aldizkako analisiak dakartza. Analisiaren maiztasuna biurtekoa da 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriei zerbitzua ematen dieten araztegientzako, eta urterokoa biztanleria gutxiagokoentzako.

Zentzu honetan, esan beharra dago ere nekazaritza aplikaziorako lohiak ez ezik, tratamendu zentroetara eramaten direnak ere analizatzen ditugula, modu honetan ez diluzioa bermatzen delarik, prozesua osoa dela eta kasu guztietan zorrozki ikuskatua dagoela ziurtatuz. Hala ere, une jakin batean, lokatz hauen osaerak ez badu indarrean dagoen legedia betetzen (1310/1990 Errege Dekretua), NILSAk modu indibidualizatuan tratatzen du egonkortzeko eta, ondoren, zabortegira darama.

Garrantzitsua da gogoratzea hondakin-uraren arazketa prozesua ez dela ura garbia geratu eta ibaira itzultzearekin amaitzen, baizik eta garbiketa prozesu honetatik irteten diren solidoen –lokatzak- tratamendua kontutan hartu behar da. Gaur egun, eta azken urtean zehazki, Nafarroako instalazio guztietan sortu ziren eta azken erabilera nekazaritzan eduki zuten lohi guztiak, lurraldeak geratu ziren: hau da, ez dugu beste komunitate autonomoetara lokatzik eramaten nekazaritza erabilerarako.

Edozein kasutan, NILSA ez da lokatzak tratatzen dituen bakarra. Enpresa publikoa den heinean Saneamendu Plan Zuzendariaren arduraduna da, eta ondorioz, bere instalazio guztiena, baina bi mankomunitate existitzen dira (Iruñerrikoa eta Jurramendikoa), bakoitzak bere esparruko araztegiak operatuz. Iruñerriko Mankomunitatearen kasuan –Arazuriko, Etxauriko eta Iberoko araztegiak dagozkiolarik eta lehena delarik Nafarroako hiriburuko eskualde osoari zerbitzua ematen diona–, sortzen diren lohiak digestio anaerobio mesofilo tratamendua jasotzen dute. Ondoren, zati bat konpostajerako erabiltzen da, landare hondarrekin nahasturik, eta gainontzekoa deshidratatu eta zuzenean landetan erabiltzen da.

Bere aldetik, Jurramendiko Mankomunitateak –Lizarrako, Leringo, Allo-Deikazteluko, Sesmako, Los Arcoseko, Arroitzko, Lodosa-Sartagudako, Mendabiako, Egaibarreko eta Vianako araztegia dagozkiolarik–lokatzak mekanikoki deshidratatu eta Cárcareko tratamendu zentrora eramaten ditu. Bertan konpostaje prozesua ematen zaie, hiri hondakin solidoen frakzio organikoarekin batera. Lodosa eta Mendabiako araztegiek sortzen dituzten lokatzen kasuan, Tuterako araztegira eramaten dira, instalazioan bertan sortzen direnekin batera tratatuz. 

Arazteko instalazio txikienei dagokienez, hobi septikoak, esan beharra dago lokatzak planta handiagoetara eramaten direla, bertan sortzen direnei gehituz, elementu geldoak kendu ondoren (kotoi-zotzak, konpresak, pixoihalak, eskuzapitxoak eta abar). Nafarroan, gaur egun bostehun hobi septiko inguru daude, hortaz garrantzitsuak dira ere instalazio mota hauek, nahiz eta haien tamaina txikia izan. 

Azkenik, errepikatzeari utziko ez diogun kontzientziazio mezu bat bidali beharra dago: dena ingurumenera itzultzen da, ezer ez da disolbatzen edo desagertu arte lurruntzen (asko jota eta zorte onez eta nolabaiteko arriskuarekin, eraldatu egiten da), horregatik beharrezkoa da sortzen ditugun hondakinak ahalik eta gehien murriztea. Eta hondakin-ura hondakin bat da ere, horrek, ura eta zikinkeria banandu ondoren, lokatza ematen duelarik emaitzatzat. Lokatz honek ez luke materia organikoa den ezer beste eraman behar. Hau da, ez luke kotoi-zotzik, konpresarik, pixoihalik, preserbatiborik, eskuzapitxorik, zigarro-puntarik eta abar eraman behar. 

WC ez da zaborrontzi bat eta arazketa benetan zurekin hastea nahiko genuke, gure kanpaina guztietan lelo moduan errepikatzen dugun bezala. Horretarako eguneroko praktika zuzenen pauta gutxi batzuk argitaratu ditugu Hezkuntza sailean. Uste dugu, eguneroko bizitza konplikatu gabe, keinu sinpleak direla, erraz ezar daitezkeenak, araztegiak hobe funtzionatzea lagunduko dutenak, hauek gutxiago hondatuz, gutxiago kostatuz –bere mantentzea zergadun guztiek ordaintzen dugu uraren ordainagiriaren bitartez–, eta gehiago lagun dezagun ekonomia jasangarri baten alde eta planeta garbiago baten alde, eta bereziki, zibikoagoa. Afera finantzarioa da, ingurumenarena, jasangarritasunarena eta baita ere, ez da ahaztu behar, ardura eta zibismoarena. Lohiak bakarrik lohiak izatea zure esku dago… Eskerrik asko laguntzeagatik. 

2015ean lokatzen ekoizpena

2015ean lokatzen ekoizpena

Arazategia Materia heze tona Materia lehor tona
Arazuri 31.538 5.919
Bajo Arga 837 251
Bajo Ebro 1.638 461
Estella-Lizarra 2.935 675
Tafalla-Olite 814 179
Tudela 6.747 1.671
Valtierra-Arguedas 1.772 459