Egungo egoera · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2017
Itxako (Montejurra)

Egungo egoera

Oinarrizko eskubide unibertsala da ur-hornidurako eta hondakin-uren arazketako zerbitzu egokia izatea. Nafarroako egungo egoera egokia eta indarreko araudiaren araberakoa da, baina hobetzeko modukoa. Plan honen helburua ur-baliabideen kudeaketan bikaintasunerantz joatea da. 

Hartze orokorren (etxebizitzak, saltokiak, zuzkidura publikoak...) egungo kontsumoa urteko 76 hektometro kubikokoa da.  Hartze industrialen urteko 16 hektometro kubiko gehitu behar zaizkie haiei, urteko 92 hektometro kubiko osatuz, Nafarroan urtean sortutako ur-baliabideen % 1,9 da hori. 

Etxeko kontsumoak hartze orokorren % 36 osatzen dute eta 118 litrokoa da biztanle eta eguneko, Espainiako batez bestekoa baino zerbait txikiagoa, hori 132-135 litrokoa baita pertsona eta eguneko. 

Gaur egun uraren zerbitzua ematen duten 250 entitate inguru daude, batik bat zatituagoa eta hain unitarioa ez den hornidura-esparruan. Horrek esan nahi du askotariko baliabideak, kostuak, kudeaketa eta gobernantza izango direla eta hori guztia zuzendu egin behar dela herritarrei zerbitzu homogeneoa eskaintzeko.

NAFARROAN HARTUTAKO BALIABIDEEN JATORRIA
Egungo egoera