Kosmetikoak · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Las actividades de verano en ludotecas ofrecen consejos de buenas prácticas desde los tres años

kosmetikoak

Azkazaletako laka, makillajea kentzekoa, zapitxo intimoak, serum konpontzailea, ile laka, gomina, kolore hautsak, makillajearen basea, metxen tintea, melenarentzako kolore maskarillak, begietako itzala, rimela, ezpainetako distira, aurpegi tonikoa eta pentsa dezakegun abar luze guztia. Bai gizonezkoentzako bai emakumezkoentzako, merkatuak komunean erabiltzen diren ehunka produktu eskaintzen ditu eta… zorigaitzez, hodiren batean bukatu ohi dute. 

Horrela, edozein kosmetika produktu hondar puntu garbi batera eraman beharko genuke. Desodoranteak bezalako oinarrizko higienerako produktuak ere. Eta, amaiera kontrolatua eduki dezakeen guztia, puntu garbira eramaten denarekin gertatzen den moduan, askoz ere seguruagoa da ingurumenarentzat hodi batean sakabanaturik bukatzen duena baino ukitzen dituen ur litro guztiak kutsatuz. 

Gainera, spray moduan datozen laka eta desodoranteek ez lukete zaborrean bukatu behar, behin eta berriro aipatzen ditugun puntu garbietan baizik, dena –hondakinak barne- baita ziklo naturalaren zati eta moduren batean aldatzen baitu. Eta aldaketek, zorigaitzez, beti eduki ohi dute eragin negatiboa, degradatuz eta suntsituz. Horregatik komenigarria da produktu hauen erabilera ahalik eta txikiena egitea –edo probetxu handiena ateratzea ere esan daiteke- eta oso argi eduki guretzako bere bizi erabilgarria jada bukatu ditugunean edo behar ez ditugunean amaitzen dela, baina ingurumenean bere biziak ehunka urte iraun dezakeela. Horregatik hobe da kontrolaturik egotea, bakean atsedena hartuz toki zuzenean.