Olioak · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2015
Las charlas para los más pequeños sirven para ir sensibilizándolos

Olioak

Olio litro batek mila litro ur kutsa ditzake. Bai, patata batzuk edo xerra bat frijitzean gelditzen den olio kopuru txiki hori, adibidez. Edo lapikotik zuzenean harraskara botatzen ditugun olio hondar horiek. Entsaladaren, arrainaren, kroketen edo paellaren gatzozpintzearen hondar horiek. Edukiontzi batean jaso eta olioa jasotzeko puntu garbi batera eramatea bezalako keinu erraz batek milaka eta milaka ur litroren kutsatzea ekidin dezake. Olioak, nahiz eta kopuru txikian izan, hondakin-uretan amaitzen baitu harraska edo WCren bitartez ur etorri guztia aparteko zikinkeria dosi batekin kutsatuz.

Hondakin-ura jada zikina egoteak ez du inporta  olioa edo sendagaiak bezalako likidoekin, adibidez, gehiago ez kutsatzea beharrezkoa izateko. Zertarako hitz egin termometroek barruan duten merkurioaz, adibidez. Osagai hauek ur zikinaren osaera aldatzen dute tratatzeko konplexuagoak bihurtuz eta, zenbait kasutan, ibaira itzuli aurretik guztiz garbitzeko ezinezkoa bihurtuz. Kutsadura hondar moduan geratzen da etorrian eta, denbora pasa ahala, ingurumena era negatibo eta oso bortitzean alda dezake. Arrainen mutazioan gertatzen dena da, adibidez. 

Olioaren kasu zehatzean, edukiontzi batean jaso eta puntu garbi batera eramateko keinu jasangarriarekin aski da gaitz handiagoak ekiditeko. Gainera, honek beste erabilera batzuk berriz pentsatzera eramango gaitu eta litekeena da kontsumoan aurreztea. Harraskatik botatzeko ohitura baldin badugu, era mekaniko eta oharkabean egingo dugu eta ez dugu pentsatuko gauza ugari frijitzeko balio dezakeela, adibidez. Hala ere, bizi erabilgarri gehiago ez duenean gordetzeko edukiontzi zehatz bat edukitzera behartzen badugu gure burua, oso gertagarria da erabilera alternatibo bat gehiago pentsatzea erabat baztertu aurretik.