Hiri-drainatza jasangarria · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2017 Abrir Cerrar
Alcorque con drenaje

Hiri-drainatze jasangarria

NILSA, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) eta Tuterako udalarekin lankidetzan, hiri-drainatze jasangarriari buruzko hainbat urtetako baterako proiektua egin du. 

2010ean, NILSAk gai horri eskaini zion urteko memoria. 

Harrezkero, abiadura desberdinean, aukera eta baliabide erabilgarrien arabera, aurrera egin dugu bide horretan. Proiektu honetan, euri-uren tratamendurako bitarteko iragazleak eta landare-sistemak aztertzeko lanak egiten jarraitu da. 

Laborategian harea desberdinak eta euri-uretan dauden substantzia desberdinak atxikitzeko, esaterako, metal astunak, hidrokarburoak eta abar atxikitzeko harea horiek duten gaitasuna aztertzea da helburua. Eurien eskualdeko azterketa bat egin da, drainatze-sistemen diseinuen parametroak hobetzeko aukera emango duena.  

Hurrengo urratsa drainatze-sistema baten eta sistema horrek lehen aipatutako substantziak atxikitzeko duen gaitasunaren azterketa lekuan bertan egitea izango da. Horretarako, eremu urbanizatu batean neurketak egiteko sistemak prestatu ditugu, hain zuzen ere, Carrefour dagoen poligonoan, Tuteran. Hauek dira helburuak: euri-uren deskargaren inpaktua minimizatzea, drainatze-sistemen diseinuaren parametroak hobetuko dituen euri-eredua garatzea eta Nafarroako hirigintzaren barruan drainatze jasangarriko sistemak ezartzen lagunduko duen gida bat egitea. 

Argitalpen aipagarri gisa aipatuko dugu “Hiri Drainatze Jasangarriko Sistemak Diseinatzeko Gida”.