Ur eta lohien kalitate sanitarioaren hobekuntza · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2017 Abrir Cerrar
Laboratorio Tudela

UR ETA LOHIEN KALITATE SANITARIOAREN HOBEKUNTZA

NILSA, Zaragozako Unibertsitatearekin batera, ikerketa-ildo horretan aritu da lanean, batetik, araztegiko hondakin-urak eta lohiak karakterizatuz euren tratamenduaren eta azken antolaketaren etapetan eta, bestetik, mikroorganismo patogenoen ezabaketa optimizatzeko araztegiko lohien tratamendu aerobioko (oxigenoarekin) eta anaerobioko (oxigenorik gabe), mesofilo (hotzean) nahiz termofiloko (beroarekin) instalazio pilotuetako eragiketan. Lur eta laborantza desberdinetan aplikatu ondoren lohietan dauden mikroorganismo patogenoen eboluzioaren jarraipena ere egin du.  

Araztegiko hondakin-urek eta lohiek ikuspegi sanitariotik duten inpaktua ebaluatzea eta minimizatzea, bakterio eta protozoo patogenoak analizatzea, urak tratatzeko hirugarren mailako sistemak ebaluatzea eta lohietako mikroorganismo patogenoek nekazaritzan ongarri gisa erabili arte duten eboluzioari jarraipena egitea dira helburuak. 

Ibilbide horretan, Andrea Lópezek 2017ko urrian egin zuen “Evaluación de tecnologías en el tratamiento de aguas y fangos en EDARs, para la reducción de microorganismos con riesgo sanitario y ambiental” (“Arrisku sanitarioa eta ingurumen-arriskua sortzen duten mikroorganismoak murrizteko HUAko ur eta lohiak tratatzeko teknologien ebaluazioa”) izeneko doktore-tesiaren defentsa izan zen mugarri esanguratsuenetako bat. Lopezek Jairo Gomez izan zuen tutore, NILSAko I+G+Bko arduraduna. 

NILSAk XSLUDGETECH LONDRES jardunaldietan parte hartu zuen uztailean, "Application of aerobic digested sewage sludge on agricultural soils: Monitoring of microbial indicators and pathogens"* izeneko txostenarekin (Miguel, N.; Sarasa,J.; Labadía, J.; López, A.; Gómez, J.; Lasheras, A.M.). Txostenaren egileen artean zegoen Gomez bera. 

Halaber, nabarmentzekoa da "Control of indicator bacteria in sewage sludge after conventional and advanced biological treatments in pilot-scale plant"** izeneko argitalpena ere. Lopez, A.; Gomez, J.; Benito, M.; Lasheras, A.M.; Ormad, M.P.   

* Modu aerobikoan tratatutako araztegiko lohien aplikazioa nekazaritza-lurzoruetan: mikrobio eta patogenoen adierazleen monitorizazioa. 
** Adierazle bakteriologikoen kontrola araztegiko lohietan instalazio pilotuan egindako tratamendu konbentzional biologikoen ondoren.