Hondakin-uren fosforoa estruvitagisa prezipitazio bidez berreskuratzea · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2017 Abrir Cerrar
Hondakin-uren fosforoa estruvitagisa prezipitazio bidez berreskuratzea

HONDAKIN-UREN FOSFOROA ESTRUVITA GISA PREZIPITAZIO BIDEZ BERRESKURATZEA

NILSAk estruvita prezipitazio bidez berreskuratzeko planta pilotua ezarri du (instalazioa eta operazioa) Tuterako araztegian.  Estruvita prezipitatzea eragitea da helburua araztegian bertan lohien tratamenduko lerroaren itzuleratik abiatuta fosforoa lortzeko.  

Aurretik, planta pilotua ezarri aurreko azterketak eta saiakuntzak egin behar izan ziren, gutxienez beste bi urte iraungo duen hainbat urtetako proiektuan.  

Araztegiko ur zikinetan fosforo-ekarpena minimizatzea eta handik ateratzen diren lohien balio agronomikoa hobetuko duen ongarria lortzea da helburua. Lohien tratamendua eta balorizazioa atal honetako aurreko epigrafean azaldu dira.  

Tuteran lortzen diren emaitzen arabera, NILSAk Nafarroako gainerako instalazioetara zabalduko du proiektua, baldin eta haien ezaugarri espezifikoek aukera ematen badute.  

Gogoan izan behar da Europako Batzordearen 2014/80/EB Zuzentarauak, 2014ko ekainaren 20koak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/118/EE Zuzentarauaren II. eranskina aldatzen duela, lur azpiko urak kutsaduraren eta narriaduraren aurka babesteari buruzkoa. Bere erabaki nagusien artean, honako hau irakur daiteke: Lur azpiko uretan dauden nitrogenoak eta fosforoak eutrofizazio-arrisku handia eragin dezakete haiekin lotura duten gainazaleko urarentzat eta haien mendeko lurreko ekosistementzat. Atalase-balioak ezartzeko orduan,  2006/118/EE Zuzentarauko I. eranskinean jasotako nitratoez eta Zuzentarau bereko II. eranskinean jasotako amonioaz gain, estatu kideek kontuan izan behar dituzte nitritoak, nitrogeno totalera eragiten duen faktore gisa, eta fosforo totala ere, berez edo fosfato gisa.  

NILSAk lur azpiko urekin zuzenean lan egiten ez duen arren, araztegietatik ateratzen den ura ibilguetara itzultzen da eta kontu handiz ibili behar da fosforoarekin eta antzeko elementuekin. Ateratzen den ur hori aztertzea funtsezko ikerketa-ildoa da hurrengo urteetarako.  

2017tik, lehendik lantzen ari zen ildo hori, atal honetako beste epigrafe batean azaldu den LIFE NADAPTA proiektuan sartu eta finantzatu da.