Hondakin organikoen tratamendu eta balorizazio agronomikoa · Memorias NILSA

Memorias Nilsa 2017 Abrir Cerrar
Hondakin organikoen tratamendu eta balorizazio agronomikoa

HONDAKIN ORGANIKOEN TRATAMENDU ETA BALORIZAZIO AGRONOMIKOA

NILSA, Zaragozako Unibertsitatearekin, INTIA enpresa publikoarekin eta Gipuzkoako Azterketa eta Ikerketa Teknikoen Zentroarekin (CEIT) batera, hainbat urtez ari da lanean lohiak, janari-hondarrak eta simaurrak konpostatzeko instalazio pilotuak diseinatzen eta operatzen.  
 Hauek dira helburuak: 
 

  • Materia organikotik (janariak, simaurra eta araztegiko lohiak) lortutako ongarriak erabiltzearen onurak eta arazoak. 
  • Haien ongarritzeko ahalmena eta kutsaduraren presentzia aztertzen den nekazaritza-finken jarraipena egitea. 
  • Nekazaritzako jokabide egokiak sortutako ongarri organikoetara egokitzea.  
  • Sektore publikotik lortutako materia organikoaren estrategia nekazaritza-sektorearen premiekin koordinatzea.

 2017tik, lehendik lantzen ari zen ildo hori, atal honetako beste epigrafe batean azaldu den LIFE NADAPTA proiektuan sartu eta finantzatu da.